1. |
Hasieratik
03:35
|
|||
Kolpe baten ondorioa
Lapurtu ziguten ilusioa
Handiak izan ginela ahaztuz
Ta iragana lurperatuz
Bidea ibili nahi dut
Baina noiz ikasiko dut?
Ez dut oroitzen nire izena
Zoriontsu izan ginela
Ahaztu zait atzoko mina
Barruan piztu zait grina
Behingoz portura lotu
Gurea zena berreskuratu
Ametsak gordetzen genituen
Kutxa zahar hori orain non da?
Areak ta urak estalia
Denborak hil du memoria
Ez dago mugarik
Hasi berriz hasieratik
Ikasi nahi nuke izarrak jarraitzen
Mapa zahar honetan lerroak ulertzen
Ta zein hondartzetan, gorde zen altxorra?
Bertan jaso nituen, bizipen guztiak.
Etorkizuna heldu da
Bizkarrean dut ikasitakoa
Beldurrik gabe mugarantz
Maparik gabe gaur aurrera noa
Damutu gabe
Ekaitzak ez nau beldurtzen
Zauri guztiak noa sendatzen
Bihotz irekia, burua tente
Aurrera, atzera begiratu gabe
Aurrera, etorkizuna arnasten
|
||||
2. |
Lotan
02:59
|
|||
Nor nor nor garen bageneki
Ezkutatuko ginateke elkarrekin
Nor nor nor diren bageneki
Lotuko ginateke beraiekin
Lokatzetan sartu gara
Azken epaiketaraino elkarrekin
Lasai, hemen nago
Bide mutur baten asperturik
Lotan zaude, lotan zaude
Trena pasa da eta badoa zu gabe
Lotan zaude, lotan zaude
Denbora aurrera doa zure bila gaude
Nor nor nor garen bageneki
Ezkutatuko ginateke elkarrekin
Nor nor nor diren bageneki
Lotuko ginateke beraiekin
Azken hitza eman ezin
Denborak utzi nau galdurik
Izan ginen, orain zer?
Trena pasa da ta hutsik
|
||||
3. |
Errailak
02:44
|
|
||
Begiratzean, egunsentiaren aurrean
Lerro zuzena, zuzena ez denean
Aingura bota ta berriz itzultzean
Errailak bukaerarik ez du
Bide bakar aspergarri bihurtzean
Ertzetatik norabide bakarrean
Zerumugan seinalerik ez denean
Bagoia merkantziarik gabe
Lainotzean aurreratu ezinean
Eguzkia ateratzen ez denean
Lautada bat aldapa bihurtzean
Errailak bukaerarik ez du
Helmugara bide motzenean
Denbora ta bidea kontraesanean
Iritsi ta barrura begiratzean
Bagoia merkantziarik gabe
Emozioak giltzapean babesturik
Segurtasuna betiko lagun banaezina
Mina hartzeko beldurrez pauso bat atzera
Zauririk estaltzeko, estaltzeko beharrik ez
Babestutako gune segurua
Banku ta gobernuek zaindutako kredituetan
Bizkarra eman ta burua altxa
Gurpilak bere bidea egin nahi baldin badu
Errailak hautsi ta bertatik irten beharko du
Ametsak bere bidea egin nahi baldin badu
Aingura bota ta portura beharko da lotu
Gurpilak bere bidea
Egin nahi badu
Ametsak bere bidea
Bukaerarik ez du
|
||||
4. |
Bidaiari
03:12
|
|||
Helmugara heltzeko bidean
Norbait zain dagon ustetan
Bidaiari abentura berri
Iparrorratzaren gidari
Segunduak ordu bilakatu
Orduen mugak gainditu
Kresalaren hurrengo bidea
Haitz arteko taupadetan
Nomadak!
Argi izpi bati begiratu
Zauri bakoitza orbaindu
Momentua guretzat lapurtu
Muga guztiak agortu
Nomadak!
Ongi etorri bidaiari
Heldu kontrako haizeari
|
||||
5. |
Dantzan
03:16
|
|||
Suaren bueltan dantzan
Erre artean dantzan
Akelarrean dantzan
Sorgin dantza munduarekin balantza
Ume izan zama gabeko bizitzan
Sugarretan elkarrekin laztantzean
Gure atzetik beldurrak keinukatzean
Dena ahaztuz zama gabeko lur hontan
Bidea mozten badigute ere
Lehen lerroan geratuko gara
Mugarik ez erretzeko beldurrik gabe
Sugarretan inoren agindupean
Elkarrekin aurre egin datorrenari
Jolas egin, errespetua ezetzari
Mugak jarri, gainean daukazunari
Bidea mozten badigute ere
Lehen lerroan geratuko gara
Suarekin, suarekin
Igeri infernuan
Haien lotsak urtzen dira
Hemengo itsasoan
Kearekin, kearekin
Dantzan infernuan
Itota nahi gintuzten
Ta orain gaude sutan
|
||||
6. |
Ihesi
03:11
|
|||
Noraezean ibiliaz atzera begira
Egunero aurrera egitearen gatazka
Bide onenetik edo okerretik noa
Galderen zurrunbiloan erantzunik ez da
Beti ate joka egunerokotasunaren itzal iluna
Gaur ere ez da etsiko dudan eguna
Libre izateko etorri nintzen mundura
Ta gaur, aske sentitu nahi nuke
Nire buruaren jabe
Mugarik gabe bizi
Estutzen nauten horma hauetatik ihesi
Zeruan hegan egin
Lurreratu aurretik
Munduari aurre egin
Emaidazu eskua, goazen elkarrekin
Hiri hontatik alde egin
Dena erori aurretik
La mirada me persigue
No me puedo escapar
Ésta cuerda que me han puesto
Me impide respirar
Por mucho que lo intento
No me la puedo quitar
Aprietan más y más
Para que no pueda cantar
Cantar para soñar
Cantar para escapar
De esta cruda realidad
Los fantasmas que me siguen
No me dejarán en paz
A menos que me gire
Y luche a ganar
Ahora solo quiero vivir
Huir de estas paredes
Que me quieren reprimir
Ahora solo quiero volar
Antes de volver a aterrizar
Dame la mano vamos a escapar
Antes de que todo esto
Se empiece a derrumbar
Encontraremos un lugar
Lejos de ésta ciudad
|
||||
7. |
Bihar
04:06
|
|||
Itsasontzi horren zain helduko al da garaiz?
Azken gaua bakarrik ta portura atera naiz
Ilargia begira ta izarrek distira
Lekuko ederrenak baina baita isilenak
Eguzkiakin batera itzultzen zara etxera
Herriak irabazi alaba eta semea
Urrunean ikusten da, pixkanaka hurbiltzen da
Haizeakin batera, airean gure bandera
Eta bihar elkartuko gara
Kontatuko dizut non izan naizen
Orain gutxi arte atzetik nituen
Beldur guztiak garaitu ditudanez
Itsaso zabalean, munduan beste aldean
Itsasontzi honetan etxerako bidean
Marinela begira, enarak bueltan dira
Haien melodietan itxaropen desira
Laster “lurra begi bistan” entzungo da hemen beheran
Aurpegi ezagunak ditut nire buruan
Atzo egunak kontatzen, gaur orduak diren hoiek
Biharkoa amestuz pasa ditut urte hauek
|
||||
8. |
Iraganeko Hondarretan
02:53
|
|||
Errealitate zitekeena amets huts
Etorkizuna sinestarazi ezerezaren truk
Hainbat bide begi barrutik begira
Jokoaren arauak, aldatzen ari dira
Sokaren ertzak estutzean
Denborak amiltzen gaituenean
Enpatiarik gabeko zoru itxian
Azken mendetako laberintoan
Elkartzen gaituen bidera batzen garenean
Iritsi ez garen helmugara goazenean
Elkartzen gaituen bidera batzen garenean
Elkarren mugak hausten diren etorkizunean
Iraganeko hondarretan biziraun beharrean
Elkarren mugak hausten diren etorkizunean
Iraganeko hondarretan biziraun beharrean
|
Nomadak Bergara, Spain
NOMADAK 2017an sortutako talde gaztea da. Hainbat musika proiektutan ibilitako musikariez
osatuta.
2017-ko Azaroa eta Abenduan zehar "Hasieratik" izeneko lehen diska kaleratuko dute astero kantu bat sarera igoz, 8 abestiko diskoa osatu arte.
Abestiak dohain deskargatu ahal izango dira Bandcamp bertatik!
... more
Streaming and Download help
If you like Nomadak, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp