We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Errailak

from Hasieratik (2017) by Nomadak

/

lyrics

Begiratzean, egunsentiaren aurrean
Lerro zuzena, zuzena ez denean
Aingura bota ta berriz itzultzean
Errailak bukaerarik ez du

Bide bakar aspergarri bihurtzean
Ertzetatik norabide bakarrean
Zerumugan seinalerik ez denean
Bagoia merkantziarik gabe

Lainotzean aurreratu ezinean
Eguzkia ateratzen ez denean
Lautada bat aldapa bihurtzean
Errailak bukaerarik ez du

Helmugara bide motzenean
Denbora ta bidea kontraesanean
Iritsi ta barrura begiratzean
Bagoia merkantziarik gabe

Emozioak giltzapean babesturik
Segurtasuna betiko lagun banaezina
Mina hartzeko beldurrez pauso bat atzera
Zauririk estaltzeko, estaltzeko beharrik ez
Babestutako gune segurua
Banku ta gobernuek zaindutako kredituetan
Bizkarra eman ta burua altxa

Gurpilak bere bidea egin nahi baldin badu
Errailak hautsi ta bertatik irten beharko du
Ametsak bere bidea egin nahi baldin badu
Aingura bota ta portura beharko da lotu

Gurpilak bere bidea
Egin nahi badu
Ametsak bere bidea
Bukaerarik ez du

credits

from Hasieratik (2017), released November 7, 2017

license

all rights reserved

tags

about

Nomadak Bergara, Spain

NOMADAK 2017an sortutako talde gaztea da. Hainbat musika proiektutan ibilitako musikariez osatuta.

2017-ko Azaroa eta Abenduan zehar "Hasieratik" izeneko lehen diska kaleratuko dute astero kantu bat sarera igoz, 8 abestiko diskoa osatu arte.

Abestiak dohain deskargatu ahal izango dira Bandcamp bertatik!
... more

contact / help

Contact Nomadak

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Nomadak, you may also like: