We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hasieratik (2017)

by Nomadak

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Hasieratik 03:35
Kolpe baten ondorioa Lapurtu ziguten ilusioa Handiak izan ginela ahaztuz Ta iragana lurperatuz Bidea ibili nahi dut Baina noiz ikasiko dut? Ez dut oroitzen nire izena Zoriontsu izan ginela Ahaztu zait atzoko mina Barruan piztu zait grina Behingoz portura lotu Gurea zena berreskuratu Ametsak gordetzen genituen Kutxa zahar hori orain non da? Areak ta urak estalia Denborak hil du memoria Ez dago mugarik Hasi berriz hasieratik Ikasi nahi nuke izarrak jarraitzen Mapa zahar honetan lerroak ulertzen Ta zein hondartzetan, gorde zen altxorra? Bertan jaso nituen, bizipen guztiak. Etorkizuna heldu da Bizkarrean dut ikasitakoa Beldurrik gabe mugarantz Maparik gabe gaur aurrera noa Damutu gabe Ekaitzak ez nau beldurtzen Zauri guztiak noa sendatzen Bihotz irekia, burua tente Aurrera, atzera begiratu gabe Aurrera, etorkizuna arnasten
2.
Lotan 02:59
Nor nor nor garen bageneki Ezkutatuko ginateke elkarrekin Nor nor nor diren bageneki Lotuko ginateke beraiekin Lokatzetan sartu gara Azken epaiketaraino elkarrekin Lasai, hemen nago Bide mutur baten asperturik Lotan zaude, lotan zaude Trena pasa da eta badoa zu gabe Lotan zaude, lotan zaude Denbora aurrera doa zure bila gaude Nor nor nor garen bageneki Ezkutatuko ginateke elkarrekin Nor nor nor diren bageneki Lotuko ginateke beraiekin Azken hitza eman ezin Denborak utzi nau galdurik Izan ginen, orain zer? Trena pasa da ta hutsik
3.
Errailak 02:44
Begiratzean, egunsentiaren aurrean Lerro zuzena, zuzena ez denean Aingura bota ta berriz itzultzean Errailak bukaerarik ez du Bide bakar aspergarri bihurtzean Ertzetatik norabide bakarrean Zerumugan seinalerik ez denean Bagoia merkantziarik gabe Lainotzean aurreratu ezinean Eguzkia ateratzen ez denean Lautada bat aldapa bihurtzean Errailak bukaerarik ez du Helmugara bide motzenean Denbora ta bidea kontraesanean Iritsi ta barrura begiratzean Bagoia merkantziarik gabe Emozioak giltzapean babesturik Segurtasuna betiko lagun banaezina Mina hartzeko beldurrez pauso bat atzera Zauririk estaltzeko, estaltzeko beharrik ez Babestutako gune segurua Banku ta gobernuek zaindutako kredituetan Bizkarra eman ta burua altxa Gurpilak bere bidea egin nahi baldin badu Errailak hautsi ta bertatik irten beharko du Ametsak bere bidea egin nahi baldin badu Aingura bota ta portura beharko da lotu Gurpilak bere bidea Egin nahi badu Ametsak bere bidea Bukaerarik ez du
4.
Bidaiari 03:12
Helmugara heltzeko bidean Norbait zain dagon ustetan Bidaiari abentura berri Iparrorratzaren gidari Segunduak ordu bilakatu Orduen mugak gainditu Kresalaren hurrengo bidea Haitz arteko taupadetan Nomadak! Argi izpi bati begiratu Zauri bakoitza orbaindu Momentua guretzat lapurtu Muga guztiak agortu Nomadak! Ongi etorri bidaiari Heldu kontrako haizeari
5.
Dantzan 03:16
Suaren bueltan dantzan Erre artean dantzan Akelarrean dantzan Sorgin dantza munduarekin balantza Ume izan zama gabeko bizitzan Sugarretan elkarrekin laztantzean Gure atzetik beldurrak keinukatzean Dena ahaztuz zama gabeko lur hontan Bidea mozten badigute ere Lehen lerroan geratuko gara Mugarik ez erretzeko beldurrik gabe Sugarretan inoren agindupean Elkarrekin aurre egin datorrenari Jolas egin, errespetua ezetzari Mugak jarri, gainean daukazunari Bidea mozten badigute ere Lehen lerroan geratuko gara Suarekin, suarekin Igeri infernuan Haien lotsak urtzen dira Hemengo itsasoan Kearekin, kearekin Dantzan infernuan Itota nahi gintuzten Ta orain gaude sutan
6.
Ihesi 03:11
Noraezean ibiliaz atzera begira Egunero aurrera egitearen gatazka Bide onenetik edo okerretik noa Galderen zurrunbiloan erantzunik ez da Beti ate joka egunerokotasunaren itzal iluna Gaur ere ez da etsiko dudan eguna Libre izateko etorri nintzen mundura Ta gaur, aske sentitu nahi nuke Nire buruaren jabe Mugarik gabe bizi Estutzen nauten horma hauetatik ihesi Zeruan hegan egin Lurreratu aurretik Munduari aurre egin Emaidazu eskua, goazen elkarrekin Hiri hontatik alde egin Dena erori aurretik La mirada me persigue No me puedo escapar Ésta cuerda que me han puesto Me impide respirar Por mucho que lo intento No me la puedo quitar Aprietan más y más Para que no pueda cantar Cantar para soñar Cantar para escapar De esta cruda realidad Los fantasmas que me siguen No me dejarán en paz A menos que me gire Y luche a ganar Ahora solo quiero vivir Huir de estas paredes Que me quieren reprimir Ahora solo quiero volar Antes de volver a aterrizar Dame la mano vamos a escapar Antes de que todo esto Se empiece a derrumbar Encontraremos un lugar Lejos de ésta ciudad
7.
Bihar 04:06
Itsasontzi horren zain helduko al da garaiz? Azken gaua bakarrik ta portura atera naiz Ilargia begira ta izarrek distira Lekuko ederrenak baina baita isilenak Eguzkiakin batera itzultzen zara etxera Herriak irabazi alaba eta semea Urrunean ikusten da, pixkanaka hurbiltzen da Haizeakin batera, airean gure bandera Eta bihar elkartuko gara Kontatuko dizut non izan naizen Orain gutxi arte atzetik nituen Beldur guztiak garaitu ditudanez Itsaso zabalean, munduan beste aldean Itsasontzi honetan etxerako bidean Marinela begira, enarak bueltan dira Haien melodietan itxaropen desira Laster “lurra begi bistan” entzungo da hemen beheran Aurpegi ezagunak ditut nire buruan Atzo egunak kontatzen, gaur orduak diren hoiek Biharkoa amestuz pasa ditut urte hauek
8.
Errealitate zitekeena amets huts Etorkizuna sinestarazi ezerezaren truk Hainbat bide begi barrutik begira Jokoaren arauak, aldatzen ari dira Sokaren ertzak estutzean Denborak amiltzen gaituenean Enpatiarik gabeko zoru itxian Azken mendetako laberintoan Elkartzen gaituen bidera batzen garenean Iritsi ez garen helmugara goazenean Elkartzen gaituen bidera batzen garenean Elkarren mugak hausten diren etorkizunean Iraganeko hondarretan biziraun beharrean Elkarren mugak hausten diren etorkizunean Iraganeko hondarretan biziraun beharrean

about

HASIERATIK Nomadak taldearen lehenengo lana da. Rocka eta elektronika nahasten dituzten 8 abestik osatzen dute talde Bergararraren lan berria.

credits

released November 7, 2017

license

all rights reserved

tags

about

Nomadak Bergara, Spain

NOMADAK 2017an sortutako talde gaztea da. Hainbat musika proiektutan ibilitako musikariez osatuta.

2017-ko Azaroa eta Abenduan zehar "Hasieratik" izeneko lehen diska kaleratuko dute astero kantu bat sarera igoz, 8 abestiko diskoa osatu arte.

Abestiak dohain deskargatu ahal izango dira Bandcamp bertatik!
... more

contact / help

Contact Nomadak

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Nomadak, you may also like: